espero beranduegi ez ibiltzia galderak iteko. hau da nire zalantza:
titration eta neutralization iteakuan ahulak dian azido eta baseak beti sendo bezela jolasten al dute??
erantzunan zai geratzen naiz.
2) BASE BATEKIN (NEUTRALIZAZIOAN). Orduan basearen eraginez (azidoak askatutako protoiak neutralizatzen doalako) protoi guztiak askatzen ditu eta azido sendo gisa jokatzen du.
Bigarren kasu honetan ikusten da guztiz disoziatu dela, azido sendoa balitz bezala. Beraz, azido ahularen joakabidea erabakitzeko aztertu behar da zer egoera den: uretan soilik edo neutralizazioan.
Azido eta base ahulek asko konplikatzen dute egoera. Azido ahulen ariketa (uretan soilik, ez neutralizazioan) ikusteko, helbide hau daukazu: hemen

Kaixo
Azido eta base ahulek bi eratan joka dezakete. Har dezagun azido azetikoa (azido ahula).
1) URETAN. Uretan disolbatzen denean partzialki disoziatzen da, bere azidotasun-konstantearen arabera.