Atomo, Taula Periodikoa, Loturak zalantzak
Atomoa, taula periodikoari eta loturei buruzko galderak egin hemen.
Saiatuko naiz ahal den azkarren erantzuten.
Rafa
Atomo, Taula Periodikoa, Loturak zalantzak
Atomoa, taula periodikoari eta loturei buruzko galderak egin hemen.
Saiatuko naiz ahal den azkarren erantzuten.
Rafa
Sare Energiaren ariketetan atomoak ionizatuta eman al daitezke, edo beti funtsesko egoeran emango dira? Ionizaturik emanez gero kalkulua nolakoa izangoa litzateke?
Kaixo
Sare energia Born-Haber zikloaren azken urratsa da eta atomoak ionizaturik daude; hau da, sare-energia ioiak elkartzean askatzen den energia da.
Sare-energiaren aurretik beste prozesu batzuk eman dira: sublimazioa, disoziazioa, ionizazio-energia eta afinitate elektronikoa.
Prozesu osoa helbide honetan daukazu:
http://www.zarautz.com/rafamunoa/hsaol_2_kimika/loturak/Born_Haber.pdf
Sare-energia (edo sare-entalpia) “L” letraz adierazten bada honela erlazionatzen da formazio-entalpiarekin eta aipatutako beste energia-motekin: