Kaixo
Blog honen helburua zuen zalantzak argitzea da. Idatzi zure zalantzak eta bertan erantzunak argitaratuko dira.
Zure izena ez da agertuko; “Ikaslea” izen orokorrarekin agertuko dira zuen galderak.
Galdera egin aurretik, saia zaitez dagokion gaia aukeratzen. Horrela, zalantza horiek sailkatuta agertuko dira.
Espero dut zerbitzu hau baliagarria izatea.
Rafa
Advertisement
kaixo.
hautaprobetako ariketak egiten ari nintzela duda hau sortu zait. Atomoak, lp eta loturak ekainak 2007ko C1 ariketan zein atomok duen hirugarren ionizazio energiarik handiena galdetzen du. Eta zure erantzunean, denen katioiak bilatu dituzu. Posible da anioiak bilatzea katioiak bilatu beharrean?
Kaixo
Ionizazio-energia edo ionizazio-potentziala zera da: elektroi bat erauzteko (kentzeko) eman behar den energia.
Hori dela eta, lehen ionizazio-energia atomo neutro bati elektroia kentzeko behar den energia da.
Bigarren ionizazio-energia bigarren elektroia kentzeko behar den energia da. Horrek suposatzen du elektroi hori kendu aurretik ioi positiboa dugula, zeren lehen eketroia kendu zaio.
Hirugarren ionizazio-energia (IE3) hirugarren elektroia kentzeko behar den energia da. Horrek suposatzen du aurretik bi elektroi kendu ditugula eta, beraz, ioia bi aldiz positiboa dela.
Prozesua hauxe da:
Kaixo Rafa,
2007ko uztaileko hautaproba egiten ez dut ondo ulertu ariketa bat.
A1 ariketako erreakzioa metanolaren konbustioa da, eta doitzerakoan metalonari eman zaion koefiziente estekiometrikoa 2 denez, ondoren moleko entalpia-aldaketa (delta H) kalkulatzeko ez zen beraiek emandako balioa (-1552,8 KJ) zati 2 egin beharko?
Beraiek emandako balioa bi moleko dela suposatu dut, ondorioz Gibbs-en erreakziorako balioak sartzeko hauek mol bateko egon beharko luketela pentsatu dut.
Zalantza berdiƱa sortu zait entropia-aldaketarekin. Hemen ateratzen zaizuna (-161,2 J/K) ere ez zen zati bi egin beharko?
Eskerrikasko
Kaixo
Guztia zati bi egitea posible da; kasu horretan mol bat erretzean Gibbs-en energiaren aldaketa kalkulatuko genuke. Kasu horretan aztertzen ariko ginen ekuazioa hauxe litzateke: CH3OH + 1.5 O2 = CO2 + 2 H2O.
Ariketa: hemen
Nik ez dut zati bi egin kalkulu guztiak ekuazioak emandako koefizienteekin ari naizelako egiten zeren suposatu dut enuntziatuan agertzen den ekuazio kimikorako egin behar dela azterketa. Hau da ebazpenean agertzen den azterketa ekuazio honerako da: 2 CH3OH + 3 O2 = 2 CO2 + 4 H2O.
Dena den, kasu batean negatiboa ateratzen bada, bestean ere negatiboa aterako da (zeinu berdina, balio ezberdina).
Egia da enuntziatuan prozesua aipatzen duela, hau da erreakzio kimikoa, eta ez ekuazio kimiko jakin bat (hau da, zeintzuk diren erabili beharreko koefizienteak).
Horrelako kasuetan nik uste dut enuntziatuaren koefizienteak errespetatzea hobe dela, nahiz eta gauzak asko ez aldatu.
Bestalde, metanolaren konbustio-entalpia kalkulatzeko “zati bi” egin behar da konbustio-entalpia kJ/mol-etan ematen delako non “/mol” erregaiaren mol baterako kalkulua egitea eskatzen du.
Rafa